Errenteria-Oreretako 356 lasterkari heldu ziren helmugara atzo.
Lasterketa Alabergatik Pasaiara bidean.
Alberto Franco Garcia eta Edurne Irureta Padrones izan dira Errenteriako lasterkarien artetik azkarrenak 2018ko Behobia-Donostia lasterketan. HITZAk aurretik argitaratu duen albistean Belen Salvador Buela azaltzen zen Errenteriako lehen emakume bezala, Behobia-Donostia lasterketaren antolatzaileek pasatako sailkapeneko akats baten ondorioz. EAT Errenteriako Atletismo Taldetik jakinarazi dutenez, baja egin zuen Belen Salvadorrek, eta bere ordez gizon bat atera zen lasterketan, antolatzaileek ordea ez zutela titularitate aldaketa hori egin esan du EATk, horregatik bere izena mantendu dute sailkapenean, lasterketan parte hartu ez bazuen ere.
Horrebestez, Edurne Irureta Padrones izan da Behobia-Donostia 2018ko lasterketako Errenteriako emakumerik azkarrena. Jarraian, errenteriarren podiuma ikus daiteke:
Emakumeetan
- Edurne Irureta Padrones 1:29:32 (2983. sailkatua)
- Marian Vegas Gomez 1:31:12 (3628. sailkatua)
- Nagore Benito Garcia 1:34:57 (5168. sailkatua)
Gizonetan
- Alberto Franco Garcia 1:08:40 (26. sailkatua)
- Xabier Lukin Dominguez 1:09:08 (34. sailkatua)
- Javi Casquero Cenzual 1:14:43 (228. sailkatua)
Jarraian, PDF artxiboan, errenteriarren sailkapen osoa HITZAren eskutik:
Ondoren, lasterketaren gainean HITZAk egin dituen galeriak