Josu Porta Vicente, podiumean, lehen postuan.
Eskualdeko atletismoak badu etorkizunik eta Behobia Gaztearen sailkapenak horren erakusle. Kadeteen Mailan, mutiletan, Josu Porta Vicente sanjuandarrak irabazi du aurten lasterketa.
Sanjuandarra, gainera, ez da gazteen lasterketan nabarmendu den eskualdeko atleta gazte bakarra. Hiart Ibarguren oreretarra bigarren izen zen atzo Gazteen Mailako nesken lasterketan, eta iaz irabazlea.
Podiuma Kadeteen Mailan, mutiletan:
- Josu Porta Vicente (Donibane) 16:04
- Alejandro Hernandez (Donostia) 16:19.
- Izan Ramirez (Vilabona del Valles) 16:23