'El día que mi abuela conoció a Bruce Willis' filmarengatik irabazi du saria, XX. Ikuskan
Bekoz Bekoz elkarteko kideak Arantxa Salamanca zine zuzendariarekin saria eman ondoren.
XX. Ikuska martxa bete-betean da. Atzo arratsean proiektatu zituzten Donibanen eta Trintxerpen lehiarako hautatutako 30 film laburretatik lehenak, guztira zazpi lan, eta ostirala bitartean egunero daude programatuta emanaldiak, 19:30etik aurrera Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, eta 20:00etan Trintxerpeko alkateordetzan. Sarrera, bi tokitan, doan da.
Lehiatik kanpo, baina, zine asko eta oso ona ikusteko aukera izan da asteburu osoan zehar. Larrotxene bideo eskolaren omenezko zikloarekin abiatu zen ikuska lehengo ostiralean, Pablo Malo zine zuzendariak gidatutako saioan, Trintxerpeko alkateordetzan.
Han bildu zirenek Larrotxenen ekoitzi diren lan onenetakoak ikusteko aukera izan zuten:
3 minutos, Pablo Malok berak zuzendutakoa;
Nora hoa Bixente, Aitor Arregirena;
Quiero jugar a futbol, Gorrotxa eta Pendejorenak;
Los despedidores Ibon Goikoetxearena;
Karta Astrala, Maite Bidarte eta Koldo Garciak zuzenduta eta
LB30, Amaia San Sebastian, Juanmi Cuesta eta Aitor Ormaetxearena.
Emakumearengan fokua jarrita
Larunbatean, berriz,
Emea eta anitza zikloaren txanda izan zen. Bekoz Beko elkarteak antolatzen du zikloa urtero, emakumea zentroan jartzen duten film laburrak ardatz. Hamahiru film labur proiektatu zituzten, eta horietatik bat saritu, Arantxa Salamancak zuzendutako
El día que mi abuela conocio a Bruce Willis.
Gauguasa zikloa larunbat gauena, giro ganberroa nagusi, eta igandean
Baskavigin dokudrama; horixe lehengo asteburuko eskaintza.
XX. Ikuska, baina, hasi besterik ez da. Lan egunetan zine zale zorrotzenak asetzeko moduko eskaintza programatu dute, lehiarako filmekin, eta tartean, beste bi emanaldia izango dira: Euskaltegiko ikasleentzat antolatuta
Mintzagun Saria (bihar, hilak 14, 10:00etan) eta azkenik, ostiral gauean, ziklo berezian,
beldurrak akabatzekoak. 22:30etan, toki berean.
Larunbatean (hilak 17) bukatuko da XX. Ikuska, Trintxerpeko alkateordetzan. 19:00etan epaimahaiak aurtengo film sarituak ezagutzera emango ditu, eta ondoren, denak proiektatuko dituzte.
Gaurko programazioa
Hilak 13, asteartea:
- La Bomba: 11 m. / 2018 / Espainia.
Zuzendaritza: Manu Pons. Gidoia: Manu Pons, Elena Escura
- Manicure: 15 m. / 2018 / Irán
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena : Arman Fayyaz.
- Mi querido balon: 15 m. / 2017 / Espainia
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Gaizka Urresti.
- Retouch: 20 m. / 2017 / Irán
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Kaveh Mazaheri.
- Requiem: 4 m. / 2018 / Espainia.
Zuzendaritza: Juan Silva. Gidoia: Sergio Sanchez Caballero, Juan Silva.
- Recortes: m. / 2018 / Espainia.
Zuzendaritza: Juan Silva. Gidoia: Sergio Sanchez Caballero, Juan Silva.
Sinopsiak eta ostirala bitarteko programazioa