Etxetxok, Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak, auzolanera deitu ditu herritarrak, frankismoaren esklaboek erabilitako barrakoiak garbitzeko.
Boluntarioak, barrakoietako batean lanean.
Etxetxok, Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak, lanean jarraitzen du. Auzolanerako dei egin die herritarrei berriz ere: lehen txanda hilaren 17rako (larunbat honetarako) prestatu dute, bigarrena abenduaren 6rako. Euren asmoa da frankismoaren esklaboek edo trabajadoreek erabilitako barrakoien ingurua garbitzea. Bi egunetan 09:30ean aterako dira Tiñelutik Jaizkibel aldera.
Lezoko memoria historikoa berreskuratzeko bidean ulertu behar da auzolana, barrakoiak garbitzea herrian gertatu zen errepresio adierazpena ahaztu ez dadin, eta herritarrek ezagutu dezaten zein izan zen faxisten jokamoldea preso izan zituztenekin.
Aurretik ere eginak dituzte Etxekoek gisa honetako auzolanak, aurrekoa, urriaren 12an.