Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal musikatik zehar bidaia egingo du Dizdizkak

Lehengo eta egungo euskal musika, 1960. entzuten zenetik gaur egun entzuten den arteko bidaia egingo du Dizdizka abesbatzak igandean Andra Maria Fatimaren elizan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/14
dizdizka abesbatza

Ezkerretik eskuinera, sara Dorronsoro, Maddalen Dorronsoro eta Amaia Tolaretxipi.

Lehengo eta egungo euskal musika, 1960. entzuten zenetik gaur egun entzuten den arteko bidaia egingo du Dizdizka abesbatzak igandean Andra Maria Fatimaren elizan egingo duen Euskal Izpiak kontzertuarekin. Xabier Lete, Mikel Laboa, Gari, Benito Lertxundi, Urtz, Sorotan Bele, edota Ken 7ren kantuak eramango dituzte oholtza gainera, euskal musikaren garai ezberdinetan barrena geldialdiak eginda. Gaur eman dituzte kontzertuaren gaineko zehaztapenak Maddalen Dorronsoro Dizdizka gazte abesbatzaren zuzendariak, Sara Dorronsoro abesbatza horretako kideak, eta Amaia Tolaretxipi Kontari abesbatzan kantatzen duen haur baten amak. Argi esan du Dizdizkaren zuzendariak, “igandekoa ez da kontzertu bat gehiago izango, berezia izango da euskal musikari gorazarre egiteko gazte talde baten emanaldia izango delako. Berezia izango da, lehengo eta musika uztartu dituztelako eta 15 eta 25 urte arteko 35 gaztek, beren gurasoek entzun eta abesten zituzten kantak eta beraiek gaur egun abesten dituztenak”. Emanaldiaren atzean lan sakona dagoela erantsi du, “urruti xamar gelditzen zaizkien musikariak ezagutu dituzte, kultura ondarean sakondu lan hau aurrera eramateko, eta sorkuntza lanak sustatu, oholtza gainean abestuko dituzten kanta guztiak moldaketak direlako, eta horietatik hiru gainera, igandeko kontzertu horretan estreinatuko dituzte”. Kanta guztien moldaketak Josu Elberdin konpositore eta zuzendari pasaitarrak eginak dira, eta Dizdizkak estreinatuko dituen hiru horietatik bi Xabi Sarasolak egindakoak dira, eta bestea, berriz, Iker Gonzalezek. Estreinatuko dituztenak berriz, Benito lertxundiren Udazken koloretan abestiaren bertsioa, Goizian Argi Hastian Etxahun Iruriren kantuaren bertsioa eta Zeruko dama (azken honi izenburua ere aldatu diote eta sorpresa izango da beraz zein kanturen bertsio den). Dizdizkako 35 gazteak ez dira bakarrik arituko. Musikari profesional talde izango du ondoan: Amaia Dorronsoro piano jotzailea; Iñaki Letamendia bateria jotzailea; Naiara Ibeas flautista; Andoitz Antzizar gitarrista; Sergio Zapirain Txeloa eta harizko laukotearekin; eta Maddalen Dorronsoro zuzendari lanak egiten. Jon Martin  bertsolaria izango da batzuetan narratzaile eta besteetan bertsotan, hariari segida emango diona. 2016an sortu Ibilbide labur bezain oparoa egin du Dizdizka abesbatzak. Duela bi urte sortu zen, igandean kontzertua emango duen eliza berean, eta orain arte bidaia interesgarria egin dute bertan ari diren gazteek. Iazko Zinema arratsaldea emanaldia, gogoangarria izan zen. Atlantikaldian hartu dute parte, Landarbaso abesbatzak Errenterian antolatutako kontzertu solidarioan… eta ikasturtea amaitu aurretik ere baditu gazte abesbatzak emanaldi gehiago. Berezia izan dela kontzertuaren prestaketa esan du Sara Dorronsorok abesbatzaren kideentzat, “gure gurasoek entzuten zituzten abestiak prestatzen izan gara, eta gurea sentitzea eta balioan jartzea garrantzitsua da, batez ere, atzerriko musika gailentzen den mundu globalizatu honetan”. Tolaretxipik aurreratu duenez, emanaldia estu jarraituko dute Kontari abesbatzako txikiek, “Landarbasoko zati dira beraiek ere, eta etorkizunean Dizdizkako abeslariak izango direnez beraientzat interesgarria da zein lan egiten duten ikusi eta entzutea”. Iganderako plan biribila eskainiko dutena Andra Maria Fatimaren elizan, 19:30ean eta doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.