Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kalitate goreneko laburrak

Guztira 784 lan aurkeztu dituzte film laburren jaialdira eta horietatik, 33 pasa dira lehiaketara fasera.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/14
Ezkerretik eskuinera, Escudero, Sedeño, Martinez eta Collar, Film Laburren Jaialdiaren aurtengo ekinaldia aurkezten.

Ezkerretik eskuinera, Escudero, Sedeño, Martinez eta Collar, Film Laburren Jaialdiaren aurtengo ekinaldia aurkezten.

784 lan aurkeztu dituzte aurten Errenteria Film Laburren Lehiaketara, eta horien artetik 33 pasa dira lehiaketa fasera jokoan diren hamar sarietako bat eskuratzeko. Gaur aurkeztu dute XXIII. Errenteria Film Laburren jaialdia Ion Collar Kultura zinegotziak, Maitane Escudero Kultura saileko ordezkariak, Jonathan Sedeño OzZinema Elkarteko kideak, eta Sandra martinez Niessen zinematako arduradunak. Datorren ostegunean hasiko dira lehiaketa fasera pasa diren film laburrak ematen, eta beraz, hilaren 22, 23 eta 24an proiektatuko dituzte Niessen Zinematan, 19:30ean hasita, eta horiek amaituta solasaldiak izango dira zuzendariekin. Sari banaketa ekitaldia berriz, hilaren 25ean (igandea) egingo dute Niessen kulturguneko auditorioan 19:00etan hasita. Irabazle izan diren lanak ikusteko aukera izango da sari banaketaren ostean, eta ondoren luncha izango da. Ez dute lan erraza izango datozen egunetan epaimahaikideek, lanik onenak aukeratzeko. Horretan arituko dira, Ion Collar Kultura zinegotzia, Iker Tolosa Kultura teknikaria,  Kristina Zorita kazetaria, Irati Cano zinemagilea, eta Ricardo Fernandez zinemazale eta blogaria. Mary Sheyllen Frankenstein Zinema aitzakia hartuta hainbat ekintza paralelo antolatu dituzte Kultura sailetik. Besteak beste, Mary Shelleyren Frankenstein obraren 200 urteurrenaren harira ziklo txikia antolatu dute. Hilaren 19an (astelehena), Frankenstein eta zientzia hitzaldia egingo dute  Mentxu Aiertza Lanbide Heziketako irakasleak eta Gotzone Barandikak EHUko Kimika Ez-organikoko irakasleak Xenpelar Etxean, 19:00etan. Hilaren 20an berriz, Frankenstein  berpiztuko balitz? tailerra egingo dute haurrei begira Xenpelar etxean 17:30ean hasita, Elhuyarko zientzia komunikatzailea den Ane Galarragarekin. Ekintza horretan parte hartzeko aldez aurretik eman behar dute izena interesdunek. Zikloa bukatzeko berriz, hilaren 27an Mary Shelley filma emango dute Niessen zinematan 19:30ean. Erakusketa ere antolatu dute: Many faces of zinema. Zinemaren milaka aurpegi. Jaialdiaren kartelaren egilea den  Ruben B. Caballerok zineman oinarituta sortutako lanak ikusi ahalko dira Xenpelar Etxean hilaren 20tik 30era astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Zinetxiki saioa ere antolatu dute film laburren lehiaketaren harira, formatu txikiko zinema txikienengana helarazteko. Zehazki, Bilboko Zinitxiki jaialdian saritutako film laburrak ikusteko aukera izango dute Niessen kulturgunean hilaren 24an 12:00etan. Vermutsika proiekzioak Aurreko guztia gutxi balitz, zinemaren hastepenetara bidaia ere proposatu dute.Iñar Sastre pianistaren errezitaldia eta zinemaren hasierako film laburren proiekzioak uztartuta helduko dira, bermuta edo muztioa lagunduta. Hilaren 25ean izango da hori Niessen Kulturgunean 12:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.