Lezo Errotik solasaldi zikloaren azken aurreko saioa egingo dute bihar (osteguna) 19:00etan hasita Kultura Aretoan. Hezkuntza da gaia.
Nora Salbotx.
Lezo Errotik hitzaldi zikloaren saio berria egingo dute bihar (hilak 15, osteguna) 19:00etan eta Kultura Aretoan. Hezkuntza eredu berrien gaineko gogoeta zabalduko dute Nora Salbotx eta Nere Zubia adituek,
Herri hezitzailea, eskola herritarra kontzeptuan sakontzeko helburuz.
Hitzaldi zikloaren azkenaurreko saioa da biharkoa. Azkena hilaren 20an da (toki eta ordu berberean):
Gizarte feministara bidean proposamenak eta prozesuak garatu izenburupean azalpenak emango ditu Antxoko Harremantxo talde feministako kide batek.
Lezo Errotik zikloa antolatu dutenen esanetan, Lezon badira hainbat eragile hezkuntzan zer esana dutenak, eta guztien artean, Lezo herri hezitzaile bilakatzeko urratsak egiteko bidea garatu behar dute. Horien artean Kuadrillategi, ludoteka, ikastetxeak eta kirol taldeak aipatu dituzte iniziatibaren bultzatzaileek.
Biharkoaren aurretik, beste sei saio eginak dituzte.