Laugarren urtez jarraian antolatu ditu Donibaneko Yola elkarteak kultur jardunaldiak. Atzo hasi ziren, Paco Etxeberria mediku forentse ezagunaren hitzaldi oso interesgarri batekin. Maldivetan egon da hiru hilabetez Etxeberria, hango gerran hildako argentinarrak identifikatzeko misioan, eta han ikusi eta bizitakoen berri eman zuen Yola elkartera bildutakoen aurrean.
Sarrera elkarteko zuzendaritzako kide David del Vallek eman zion, eta haren aurretik Pasaiako alkate Izaskun Gomez mintzo zen, Yolak herriko kultur mugimenduari egiten dion ekarpena eskertuz.
Kultur jardunaldiak, baina, hasi besterik ez dira egin. Datozen hiru asteazkenetan izango dira hitzaldiak, guztiak 19:00etan, Yola elkartean. Kirolari, herriko historiari, eta Yolaren sorrerari erreparatuko diote aurtengo jardunaldietan.
Egitaraua:
- Hilak 21: Hamaika hamaikaren kontra. Baloirik gabeko jokoa. Hizlariak: Josetxo eta Iker Mendiluze; Moderatzaileak: Tomas Arostegi eta Josu Pagadizabal. 19:00etan, Yola elkartean.
- Hilak 28: Pasaiako batelerak. Hizlariak: David del Valle, Ramon Garcia, eta Maite Etxarri. Moderatzailea: Tomas Arostegi.
- Abenduak 12. Elkarte bat baino zerbait gehiago. Kirol elkartearen sorrera. Hizlariak: Pablo Etxaniz eta Gregorio Etxeberria. Moderatzaileak: Josu Pagadizabal eta David del Valle.