Azaroaren 25ari begira egun osoan ekintza sorta antolatu du Oreretako Asanblada Feministak
Iaz egindako manifestazioan jasotako irudietako bat.
Azaroaren 25ari begira, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, ekintza sorta antolatu du Oreretako Asanblada Feministak. Goizean auto karabanarekin hasiko dute eguna eta Pontika auzoko aparkalekutik abiatuko dira. Erasoen aurrean erantzutera deituko dute, behin baino gehiagotan egin duten moduan, autodefentsara:
Erasoen aurrean, emakumeok armatu gaitezen iniziatibak hartuko du Zumardia.
Manifestazioa ere antolatu dute. Zumarditik abiatuko da 18:00etan, eta ordu erdi beranduago ekitaldia eta Nexklaken emanaldia zango dira Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.
Oreretako Asanblada feministak herritar guztiak deitu ditu ekintzetara, emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esatera.