Xenpelar Bertso Txapelketako lehenego kanporaketa jokatu da asteburuan. Finala abenduaren 9an izango da.
Eli Pagolak zuzeneko txartela jaso du finalerako. Argazkia: Etakitto.eus
Saio txukuna Eli Pagola, Asier Galarza, Aitor Servier, Jokin Bergara, Ane Zuazubiskar, eta Joanes Illarregik eskaini zutena, Aitzol Pikabea Xenpelar Bertso Eskolako kidearen esanetara. Agurraz gain, lau ariketa puntuagarri egin behar izan zituzten sei bertsolariek, eta Pagola besteak baino finago aritu zen eta apenas egin zuen akatsik. Xenpelar Bertso Txapelketaren lehen kanporaketarena da ondoko kronika laburra. Ostiralean izan zen, Xenpelar Etxean. Beste bi kanporaketa izango dira, hilaren 23 eta 30ean. Finala Niessenen izango da, abenduaren 9an (19:00etan).
Ane Beloki, Iñigo Legorburu eta Patxi Petrirena aritu ziren epaile lanetan.
Honakoa puntuazioa
- Eli Pagola (232,5)
- Joanes Illarregi (229)
- Jokin Bergara (228,5)
- Ane Zuazubiskar (228)
- Aitor Servier (219)
- Asier Galarza (207)
Hiru kanporaketetako lehenak doaz zuzenean abenduaren 9ko finalera. Azken saioko beste hiru partaideak, irabazle ez izan eta puntu gehien lortu dituzte hirurak izango dira.