Euskaraldiaren bezperetan, herriko plazak hartu dituzte Orereta Ikastolako eta Lapurdiko Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko Kaskarotenea Ikastoletako 1.300 ikaslek.
Izan kantuz iniziatiba egin dute Orereta Ikastolak eta Lapurdiko, Hendaia, Ziburu, Urruña eta Biriatuko ikastolek Euskaraldiaren harira.
Euskaraldiaren bezperetan, herriko plazak hartu dituzte Orereta Ikastolako eta Lapurdiko Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko Kaskarotenea Ikastoletako 1.300 ikaslek. Kantuz hartu gainera,
Izan Kantuz iniziatibarekin. Herriko zazpi plazetan ibili dira lehenik kantuan, eta eguerdian, 1.300 ikasleak Koldo Mitxelena plazan bildu dira
Hartu kontrola, aukeratu rola kanta abestu eta dantzatzera. Haur eta gazteek koloreztatu egin dute Koldo Mitxelena plaza, eskutan zituzten koloretako zapiekin.
Bost ikastolek elkarlanean sortu zuten
Zubiak eraikiz iniziatibaren barruan egin dute gaurko ekintza: “Muga administratiboez gaindi, ikastolen, irakasleen zein ikasleen arteko harremanak sortu eta indartzea, eta Ipar Euskal Herriko ikastolei sustengua eskaintzea dugu helburu, besteak beste”.
Euskaraldia, ahobizi eta belarriprestetatik harago, euskaldunak elkartzeko ariketa ere badela nabarmendu dute
Izan kantuz ekintzaren arduradunek, eta bost ikastolek Euskaraldiarekin bat egingo dutela esan dute: “Gaurko ekintzaren bidez, errespetuz eta adeitasunez euskara erabiliz herri bat osatzen dugula erakutsi dugu”.