Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak Musikalean antolatu du Santa Zezilia ospatzeko. Guztira 1800 ikaslek eta musika irakaslek hartuko dute parte jaialdian, gaur hasi eta hilaren 23ra bitartean, norbere musika tresnekin kaleak alaitzeko.
Pasaian bi kontzertu antolatu dituzte: txistularien taldea bihar irtengo da kalera, hilak 20, 18:30ean eta hilaren 24ean, 12:00etan, trikitilariekin. Trintxerpeko kaleetatik barrena ariko dira bi taldeak.