Aurtengo Kukañak utzitako irudietako bat.
OaingozHau mugimenduak larunbaterako egun osoko egitaraua antolatu du. Goiz parte hausnarketarako baliatuko dute, eta Reina arteoan batzarra egingo dute 10:00etan hasita. Txosna gunea eta Euskalgune izatetik OiangozHAu mugimendura jauzia aztertuko dute lehenik, eta 11:30ean hamaiketakoari emango diote tartea.
Madalenei begirako erronkak zehaztuko dituzte ondoren, 12:00etan hasita.
Bazkaria ere antolatu dute eguna biribiltzeko. Landare elkartean bilduko dira 14:00etan bazkariaren bueltan, eta poteoa egingo dute ondoren, 17:30ean hasita. Azken horrek sorpresaz beteriko ibilbidea izango duela jakinarazi dute. Musika ere ez da faltako, eta Yogurinha Borova arduratuko da girotzeaz Arkaitza tabernan 23:30ean hasita emango duen kontzertuarekin.