Gabonetan egingo du, abenduaren 30ean, 12:00etan eta herritar guztiak parte hartzera deitu ditu dinamikak.
Atzo aurkeztu zuen iniziatiba Sarek.
Sare Herritarrak atzo arratsaldean aurkeztu zuen jendaurrean Gabonetarako prestatu duen iniziatiba,
11 minutu, Hamaka arrazoi. 11 minutu eskatuko dizkiete herritarrei euskal presoek bizi duten egoera salatzeko. Gogoan izango dituzte larri gaixo diren Aitzol Gogorza Otaegi eta Mikel Arrieta LLopis preso oreretarrak.
Hamaika arrazoik bultzatuta bilduko dira abenduaren 30ean, 12:00etan herriko plazara, udaletxe aurrera, eta deialdiarekin bat egitera deitu ditu Sarek herritar guztiak, “giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alde dagoen orori begirakoa da aurkezpena”.