Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[BIDEOA] Trintxerpe eta Herrera arteko igarobidea ireki dute, protesta artean

Lagun bat atxilotu dute, eta bigarren bat identifikatu, inaugurazio ekitaldia bitartean portuaren kutsadura salatzeko agintarien kontra hautsak jaurtitzeagatik.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/11/21

Igarobidea oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitu dute

Badiaren biziberritzerako lehen proiektu garrantzitsu gisa definitu dute erakundeek behin baino gehiagotan, eta egitasmoaren finantzazioan inplikatuta dauden erakunde guztietako arduradunak etorri dira gaur inaugurazio ekitaldira. Trintxerpe eta Herrera lotuko dituen oinezkoentzako eta txirrindularientzako igarobidea ireki dute goizean, eta batzuentzat ospakizuna behar zuena, protesta egiteko baliatu du beste hainbatek.

Trintxerpen, Badian Bizi plataformako kideka protesta egin dute, txistuak joz, eta osasuna eta bizi kalitatea aldarrikatuz.

Badian Bizi plataformak sinatutako aldarrien atzean, Trintxerpen, herritarrak, txistuka, Nahikoa da, ez jolastu gure osasuna eta bizi kalitatearekin zioten pankartak eutsita, eta inaugurazio ekitaldia bitartean, berriz, pasarelan bertan, hauts zuriak agintarien kontra jaurti dituen herritarra, “nahikoa da”, “Portua zikina” eta “hau da guk egunero jasan behar duguna” oihukatzen zuen bitartean. Identifikatu eta atxilotuta eraman dute. Bigarren lagun bat identifikatu du Ertzaintzak, ondoren libre uzteko. Handik aurrera normaltasunez jarraitu du inaugurazio ekitaldiak. Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua; Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Jesus Loza, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria; Felix Gartziandia, Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea; Eneko Goia, Donostiako alkatea eta Izaskun Gomez, Pasaiako alkatea. Guztiek hartu dute hitza, eta guztiek goraipatu dituzte, besteak beste, erakundeen arteko elkarlanaren onurak. Bizi kalitatearen alde, garapen ekonomikoa oztopatu gabe

Lanen finantzazioan parte hartzen ari diren erakunde guztietako ordezkariak izan dira inaugurazioan.

20.400 metro koadroko gune bat da orain biziberritzen ari direna. Hondeaketa lanak egin zituzten lehenik, eta jarraian betelan ikusgarria, zehaztu dutenez, 70.000 metro kubiko lur baino gehiago mugituz. Oinezkoentzako 340 metroko pasealekua ondu dute, lau metroko zabalerarekin; 110 metro igarobide dira, eta beste horrenbeste bidegorri, 260 metroko luzerakoa. Horrez gain, zabalgune bat, plazak, lorategi-guneak, zuhaitzak eta hiri-altzariak jarri dituzte, herritarren erabilerarako. Lanen bidez Herrerarako trenbiderako sarrerak erraztu dituzte, eta oinezkoen trafikoa eta kamioi eta autoena bereizi dituzte, agintari gehienek nabarmendu dutenez, “herritarren bizi kalitatearen alde, baina garapen ekonomikorako oztopo izan gabe”. Ildo beretik, lan hauek bigarren fase bat izango dutela aurreratu dute. Iragarri dutenez, “estalki ibilgarria” izango duten biltegiak eraikiko ditu azpialdean Portu Agintaritzak.

Eneko Goia, Jesus Loza, Felix Gartziandia, Markel Olano, Izaskun Gomez, Arantxa Tapia eta Aitor Garitano (ETSko zuzendari nagusia).

           
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.