Euskaraldiaren txapak jasotzeko azken ekitaldia, gaur, Donibanen
Gaur jasotzeko aukera ez duenak, bihar eta etzi (hilak 22, 23) ere izango du aukera.
Pasaiako Euskaraldiaren txapak jasotzeko azken ekitaldia gaur (hilak 21) izango da, Pasai Donibaneko kulturgunean, 19:30ean. Hala ere, bihar eta etzi (hilak 22 eta 23) txapak jasotzeko aukera egongo da oraindik ere; goizez, HAZ bulegoetan, 08:30etik 14:00etara, eta arratsaldez, Pasai San Pedroko udal aretoan, Pasai Donibaneko kulturgunean, Pasai Antxoko kultur etxean eta Trintxerpeko alkateordetzan,17:30etik 19:00etara.
Horrez gain, iragarri, ostiralean, hilaren 23an, Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri jaurtiko dituzte goizez lau barrutietan.
