Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lurdes Sistiaga, eta Lezo eta Oiartzungo mendi lasterketentzat aurtengo Oarsoarrak sariak

Lurdes Sistiaga eta Oiartzungo Intxixu Trail nahiz Lezoko Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketak izango dira aurten Oarsoarrak Saria jasoko dutenak

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/11/21
lurdes sistiaga

Lurdes Sistiaga.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak erabaki du nori eman 2018ko Oarsoarrak Euskararen Sariak: norbanakoen atalean Lurdes Sistiaga sanjuandarrak jasoko du aitortza nagusia, eta Oiartzungo Intxixu Trail eta Lezoko Lezo-Jaizkibel mendi lasterketak ere nabarmenduko dituzte. Sari emate ekitaldia hilaren 30ean da, 19:00etan Errenteria-Oreretako Merkatuzarren. Ekitaldi irekia da, edonor joan daiteke. Oarsoarrak sarien epaimahaia Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko AEK-k, Oarso Bidasoko Hitzak, Errenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Errenteriako Udal Euskaltegiak eta Oiartzungo Ttur-Ttur  Euskaltzaleon Bilguneak osatzen dute. Hainbat proposamen aztertu dituzte, eta lehen aipatutakoak onetsi egin dituzte aurtengo sariak emateko. Lurdes Sistiaga irakasle gisa aritu da urte luzez, Pasaia-Lezo Lizeoan. Bertako guraso, eta orain amona da egun. Euskararen aldeko lana izan da bere bizitzaren ardatza, ez bakarrik ikasgelan, herrian ere. Ezagutzen duten guztiek, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak nabarmendu duenez, bere jarrera baikor eta eraikitzailea aitortzen dituzte gauza guztien gainetik, “besteekiko goxotasuna da bere marka”. Orain, erretiroa hartuta, euskararen alde lanean jarraitzen du adinekoen artean euskarazko harremanak sustatzen, kantu jiran, Euskaraldian eta abarretan. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa otsail aldean eta Intxixu Trail ekain aldean izaten dira. Biek ala biek euskaraz antolatzen dituzte hasi eta buka lasterketaren joan-etorri guztiak. Antolaketa osoaz gain, eguneko bozgorailuetako mezu eta ohar guztiak euskaraz egiten dituzte, euskarari kirolean normaltasun osoko maila emanez. Lezoko lasterketa Lezotarrak Lasterkari Taldeak antolatzen du; Oiartzungoa, Girizia Intxixu Trail taldeak. Esan bezala, sarien banaketa hilaren 30ean egingo da, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Merkatuzarren.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.