Babilonia izeneko lanarekin irabazi du lehiaketa; Espainiako 1936ko Gerra garaian kokatu du kontaketa.
Sariak biltzen jarraitzen du errenteriarrak literatura eta bertso paper lehiaketetan. Argazkia: Irutxuloko Hitza
ADADAE Xake Hezitzailearen Lagunen elkarteak antolatutako literatura lehiaketan lehen saria eskuratu du Iñigo Legorburu errenteriarrak helduen euskarazko atalean. Xakea hizpide izan behar zuten aurkeztutako lanek, eta Legorburuk,
Babilonia lana aurkeztu zuen. Espainiako 1936ko gerran Aritxulegi eta Aiako Harrian aritu zen Trabajadorien langile batailoia izan du hizpide, Babilonia izena jarri zioten zehazki Oarsoaldeko batailoi horri. Errelaitatea tea fikzioa uztartu ditu errenteriarrak.
Batailoiko trabajadoreetako batek xake partida jokatzeko erronka egin dio, irabaziz gero trabajadorien bizi baldintzak hobetuko diren esperantzarekin. Xakea, intriga,, ihesaldi saiakera bat eta fusilamenduak nahastu ditu lanean Legorburuk.
Lehiaketa irabazita, 300 euro eta diploma jaso ditu errenteriarrak.