Adinekoak geroz eta gehiago dira. 80 urtetik gorakoak 50.000 baino gehiago dira Gipuzkoan Eustat, Euskal Estatistika Erakunearen arabera, 200 urtean zirenen bikoitza, eta 2026an 58.000 izango dira. 2031n berriz, 68.000 izango dira, eta horietatik guztietatik, 25.800 mendekotasuna duten adinekoak izango lirateke bizi itxaropena handitzen ari baita.
Errenterian, populazioaren %23,15 65 urtetik gorakoa da, eta %7,15, berriz, 80 urtetik gorakoa.
Populazioaren zati garrantzitsua dira adinekoak, datuek erakusten duten bezala, eta haien ongizateari begira Etxean Bizi proiektu pilotua martxan jarri du Gipuzkoako Foru aldundiak Gipuzkoako hiru herritan: Elgoibar, pasaia eta Errenteria-Oreretan. Errenterian atzo aurkeztu zuten proiektua Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Amaia Korta Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako gizarte langileak, eta Maite Sancho Matia Fundaziokoa. Elkarlanean garatzen ari dira proiektua, eta atzo bertan parte hartzen ari diren menpekotasuna duten adinekoen eta haien zaintzaileen aurrean aurkeztu zuten.
Etxean Bizi proiektua estrategia baten parte dela azaldu zuen Peñak. Agintaldi hasieran etorkizunari begira erronkak finkatu behar zituztela—eta Etorkizuna Eraikiz iniziatiba jarri zutela martxan, eta hortik abiatuta jabetu zirela erronka nagusietako bat gizartearen zahartzea zutela: “Hortik sortu zen Adinberri, eta horren barruan kokatu behar dugu Etxean Bizi”. Beste datu bat ere eman zuen, Oarsoaldea omen da Gipuzkoako eskualdeen artetik populazio zahartuenetakoa duen eskualdea.
80 urtetik gora pertsona gehienek nahi dute beren etxean bizitzen jarraitu. Hori da Etxean Bizi proiektu pilotua jartzeko arrazoietako bat, “etxean bizi nahi dute, eta ondo, duin bizi. Kontua da ordea, etxean bizi diren adineko horietako batzuk, ez daudela egon behar luketen bezain ongi. Hor lan handia dago egiteko”. Beharrak handitu egingo dira. Hori proiektua martxan jartzeko beste arrazoia: “2031n mendekotasuna duten adineko 25.800 pertsona izango dira, gaur egun baino %49 gehiago. Horri erantzuteko aldaketak txertatu behar ditugu arretan, berrikuntzaren alde egin, bestela ezingo dugulako erantzun. Proiektuaren xedea, laguntza behar dugunean ere, etxean bizitzen jarraitu hala izatea da”.
60 adineko proiektu pilotuan
Kortak lehen eskutik ezagutzen du otsailaz geroztik Errenteria-Oreretan martxan den proiektua. Mendekotasuna duten 60 errenteriar ari dira hartzen parte proiektu pilotuan bi taldeetan banatuta: 30 kontrol taldean ari dira, eta beste 30 berriz, esperimentalean. Kontrol taldean daudenak, orain arteko arreta jasotzen jarraituko dute. talde esperimentalean direnek berriz beste arreta eredu bat jasoko dute. Korta talde esperimentalean ari diren adinekoekin ari da lanean, “esku hartze metodologia da, pertsonarengan oinarrituta dago arreta. Gizarte langileak etxera joaten gara, pertsona ezagutzen dugu, bere familia, ingurunea eta etxebizitza bera zenbat eta datu gehiago izan errazagoa delako arreta eraginkorragoa eskaintzea”.
Proiektu pilotua bigarren fasearen amaieran aurkitzen da une honetan Errenterian, “bisita bat gelditzen da eta horretan proiektuan parte hartzen ari diren adinekoei proposamena egin beharko diegu. Familiek ere badute proposatzea, eta hori guztia kontuan hartuta proposamenik ahalik eta egokiena osatzen saiatuko gara etxean bizitzen jarraitu nahi duten adineko horiek ahalik eta baldintza egokienetan egin dezaten, duin bizi daitezen”. Kontrol taldean zein esperimentalean parte hartzen ari direnen arreta ebaluatuko da, batzuen zein besteen arteko aldea aztertzeko bizi kalitateari dagokionean.
Errenteriako alkateak nabarmendu zuen esfortzu handia egiten ari dela udala gizarte zerbitzuetan, eta horren harira, Espainiako Estatuan pertsona bakoitzeko ongizate eta arretarako diru gehien eskaintzen duen herria dela ekarri zuen gogora, “herri inklusibo bat aurrerapen soziala eta ekonomikoa ahalbidetzen duen herria baita”. Adineko pertsonak aintzat hartzeko kolektiboa dela nabarmenduta, etorkizunean izango duten erronketako bat mendekotasuna duten adineko pertsonen zaintza izango dela aitortu zuen “horregatik, denboran iraunkorra izango den sistema lortu behar dugu zaintza behar duten pertsonei bizitza duina eskainiko diena. Mendekotasuna duten adineko pertsona gehienek beren etxeetan bizitzen jarraitu nahi dutela esan dute, eta eskaera horri erantzun behar diogu”. Proiektuari garrantzitsua iritzi dio Mendozak, “Gipuzkoako arreta eredua birformulatzen duelako, osasuna eta gizarte arloko arreta integratua bermatuta, erabiltzaileen zein zaintzaileen behar eta lehentasunen araberakoak”.
Pertsonak erdigunean jarrita, erakunde arteko baliabideak koordinatu eta optimizatzea dela Etxean Biziren gakoa esan zuen Peñak, “modu berri bat jarriko dugu abian, “eraginkorragoa eta koherenteagoa bere etxeetan bizi diren adinekoen nahi eta lehentasunekin. Gure nagusiek nahi dutena egingarria dela frogatu nahi dugu, modu iraunkorrean gainera”.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.