
Garbiñe Biurrun epailea Zirizan izango da bihar, Topaketa kolektiboak gonbidatuta. Argazkia: Ataria
Trintxerpeko Emakumeen Topaketa kolektiboak hitzaldi solasaldi bat antolatu du biharko Garbiñe Biurrun epailearekin. 19:00etan izango da, Ziriza etxean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, A25aren testuinguruan antolatu dute solasaldia, indarkeria matxista borrokatzeko bideak jorratu asmoz. Parte hartzera deitu dute, eta zehaztu dute genero ikuspuntuak justizian aplikatzen ote diren aztertuko dutela.
A25aren egitaraua