Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarrak indarkeria matxistaren kontrako jarrera adieraztera deitu ditu udalak

Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako salaketa kalera ateratzea dela lehentasuna esan du udalak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/22

Emakumeen indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean dauden baliabideak biltzen dituen gida aurkeztu du udalak.

Ekintza sorta antolatu du Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Azaroaren 25aren, Emakumeen Aukako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Horren berri eman du gaur Garazi Lopez de Etxezarreta Berdintasun zinegotziak egin duen agerraldian, eta Errenteria tratu onen alde goiburuarekin herriko ikastetxeetan ikasleek egin duten lanketa nabarmendu du batetik: “Aurten ere marrazkiak egin dituzte, muralak, eta horiek kalean jarriko ditugu, Zumardi txikian bihartik hasi eta abenduaren 16ra bitartean. Urtez urte espazio publiko gehiago hartzea da helburua, ikastetxeetan egiten duten lanketa bistarazteko”.

Auzoetako emakumeek berriz, Volar dokumentalaren emanaldia antolatu dute. Indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeen testigantzak jasotzen ditu film horrek. Azaroaren 29an izango da hori, 18:00etan hasita Pontikako auzo elkartean.

Azaroaren 25ean garrantzitsuena kalera atera eta salaketa soziala egitea dela nabarmendu du berdintasun zinegotziak, eta horretarako Oreretako mugimendu feministak egun horretarako antolatu duen manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritarrak. Erasoen aurrean, emakumeok armatu gaitezen goiburuarekin 18:00etan abiatuko da manifestazioa Zumarditik. Horrekin batera, ekintza sorta zabala antolatu du A25ari begira mugimendu feministak. Baliabide eta zerbitzuen gida Emakumeen indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean dauden baliabideak biltzen dituen gida aurkeztu du udalak. Emakumeen kontrako indarkeria zer den azaltzen du gida horrek eta indarkeria mota ezberdinak identifikatzeko adibideak azaltzen dira. Horrekin batera, orientazioa, informazioa, aholkularitza eta sostengua eskaintzen duten zerbitzuak biltzen dira. Gidarekin batera, baliabide eta zerbitzu horien kontaktuak biltzen dituen txartela ere argitaratu dute. Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak gunea martxan dela asteazkenero Merkatuzarren 17:30etik 19:30era, gogorarazi du Lopez de Exezarretak, bestalde, “indarkeriari aurre egiten ari diren edo aurre egin dioen emakumeei zuzendutakoa da gunea. Beldurra, tristura, errua, lotsa, isolamendua eta bestelakoekin lan egin, eta barrutik hasita indarrarekin birkonektatzeko gunea da. Gunea malgua da ez da derrigorrezkoa saio guztietara joatea eta tarteka gorputz terapiak eskaini ohi dira”. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak dei egin die errenteriarrei emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako jarrera adieraztera eta salatzera. Egitarua
  • Bihar, ostirala: Errenteria tratu onaren alde Errenteriako ikastetxeetako ikasleek egindako lanen erakusketa zabalduko dute Zumardi Txikian abendaren 16ra arte.
  • Hilak 25, igandea: Erasoen aurrean emakumeak armatu gaitezen manifestazioa mugimendu feministak deituta 18:00etan Zumarditik abiatuta.
  • Hilak 29, osteguna: Volar dokumentala Pontikako auzo elkartean, auzoetako emakume elkarteek antolatuta.
  • Asteazkenero Indarkeriarik Gabeko Bizitzaren Aldeko Emakumeak taldea 17:30eik 19:30era Merkatuzarren, Eraldaketa Feministarako Eskolaren barruan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.