Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Maskarak kendu eta jarriz, barnea garatu

Urte bukaeran, Xabi Lopezek ‘Gorputz emozionala. Neutralitatetik komediara’ ikastaroa emango du Oiartzunen. Antzerkia maite dutenei zein esperientziarik ez dutenei bideratuta dago.

oarsoaldea
Oiartzun
2018/11/23
gorputz emozionala 1

[Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda].

Maskara kendu, maskara jarri, maskara sortu, desenmaskaratu… Horrela ibiliko dira abenduaren bukaeran eta urtarrilaren hasiera artean Oiartzunen. Izan ere, Xabier Lopez aktoreak Gorputz emozionala. Neutralitatetik komediara ikastaroa eskainiko du. Ikastaroaren izenburua ez du apetaz hartu. Izan ere, Jacques Lecoq (Paris, 1921-1999) aktore, mimo eta aktoreen aktuazio irakaslearen pedagogia izango du oinarritzat. Lopezek berak azaldu du hobeto: «Teatro fisikoa deitzen den pedagogiaren barruan, historiako pedagogo garrantzitsuenetako bat da. Gaur egun erreferentzia bat da. Parisen ireki zuen eskola bat, eta XX. mendeko teoriko eta pedagogo garrantzitsuenetako bat da. Maskara pila bat landu zituen, baita territorio dramatiko pila bat ere: tragedia, bufoia…». Lecoqek liburu garrantzitsu bat argitaratu zuen, 1997an, Jean-Gabriel Carasso eta Jean-Claude Lalliasekin batera: Le Corps poétique. Izen horretan oinarrituta, Lopezek Gorputz emozionala izena jarri dio egitasmoari: «Bidai bat da, teatro fisikoan oinarritutakoa, baina saiatu naiz  beste aire bat ematen, teatroa bakarrik ez izateko. Edozein pertsonarentzako baliagarria izatea nahi dut, bakoitzak bere barnean duen ahots artistikoa —bakarra eta errepikaezina— garatzen lagunduko duena». Hiru maskara landuko dituzte ikastaroan. Lehendabizikoa maskara neutroa izango da. Maskara horri dagokionez, Lopezi erakargarria egiten zaio. Izan ere, «maskaren maskara»?deitzen zaiola nabarmendu du, nahiz eta eszenikoki ez den erabiltzen, pedagogikoki baizik.
Hiru maskara landuko dituzte:?neutroa, sudur gorria eta komediarena
Bigarren maskara, berriz, sudur gorri bat izango da, eta hori bera erabiliko dute maskara bezala, bakardadea eta hutsunea lantzeko. Azkenik, commedia dell’arte-ko maskararekin bukatuko dute. Tailerra baino, laborategi Lopezek hainbat maskara erosi zituen, eta behin horiek edukita, tailer bat emateko gogoa piztu zitzaion. Hala ere, tailer hitza baino nahiago du esan laborategi bat dela. Kimikoetan bezala, esperimentatzea izango da haien helburua. «Saioetan ez dut esan nahi zerbait ongi ala gaizki dagoen. Eszenikoki asko lantzen da pertsona bat besteen aurrean jartzea, eta gero txandakatzea —badaude denak batera gauden ariketak—. Hori da lan gogorrena, eta irakasleak feedback-a ematen dio. Ez da esaten zer dagoen ongi eta zer gaizki, baizik eta zerk funtzionatzen duen eta zerk ez». Balizko adibide bat ekarri du: gorputz mugimendua ikasita duen aktore batek parte har dezake tailerrean, baina ideiarik ez duen beste batek ere. «Ideiarik ez duen horrek harrituta utz gaitzake. Akatsetatik ere ikasten da». Laborategi hori bizirik egongo den zerbait izango dela aldarrikatu du, ez dela zientzia zehatz bat izango. Ikastaroaren abiapuntua maskara neutroa izango da, eta gero iritsiko dira beste bietara. Hori bai, lehenago beroketa lanak egingo dituzte. Behin berotuta, maskarak zeintzuk izango diren ikusiko dituzte, eta bakoitzak zein informazio ematen duen. Lopezek azaldu duenez, «milaka bidai» egin daitezke maskarekin, eta horietako hainbat ateratzea izango da maskara neutroarekin lan egitearen helburua. «Nahiko poetikoa da, eta ez da batere erraza ulertzen: ‘Zergatik ez du adierazten emoziorik? Nola liteke? Nola da ikusten duena, lehen aldiz ikusten duena eta azkena aldi berean’».
Hiru maskara landuko dituzte:?neutroa, sudur gorria eta komediarena
Ez da Gorputz emozionala lelopean emango duen lehenengo ikastaroa izango. Izan ere, badu eskarmentua lehenagotik: Argentina iparraldean, Bolivian eta Perun bidaia bat egin zuen, eta han aritu zen bertakoei zuzendutako eskolak ematen. Jakinarazi duenez, han konturatu zen gorputzaren adierazteko bideak —negarra, haserrea, irribarrea…— berdinak direla toki guztietan, baina toki batzuetan nabaritu duela eszenara ateratzeko modu ezberdina. «Agian hemen ere pasatuko da», zehaztu du, «hau ez da munduko tokirik irekiena, eta Andeetan bizi direnak ezta ere ez dira irekienak. Azkenean, denok ditugu gure segurtasun-ezak». Horregatik, maskarek funtzio bikoitza izan dezakete. Alde batetik, babesa ematea, eta bestetik, maskara bera jantzi gero kendu ahal izateko. Mundu guztiari irekia Hasiera batean, Lopezek argitu duenez, Txinalka taldeko kideentzako zegoen zuzenduta, baina horko denak ez ziren apuntatu. Horregatik, ikastaroa edozein pertsonari irekita egongo da: «Argi edo itzal zatitxo bat partekatu nahi duen orori zuzenduta dago; ez da antzerkian ibiltzen den jendearentzat bakarrik. Bakoitzak zer sentitzen duen jakin nahi duenarentzat egokia da, batzuetan ez baitakigu zer sentitzen dugun». Ikastaroa abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango da, 10etatik 14etara. Oiartzuarrentzat 70 euroko prezioa izango du matrikulak —udalak diruz lagunduko du—, eta kanpokoentzat 120. Izena eman nahi duenak 647 91 55 92 telefono zenbakira deitu beharko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.