Abenduaren 1ean da bazkaria, Zirizan, eta txartelak asteartera bitartean eros daitezke
Jendetza bildu zuten iaz Korkoiburuek, eta aurten festa errepikatzeko gogotsu daude.
Trintxerpeko Korkoiburuek bertso bazkaria antolatu dute Euskararen Eguna ospatzeko. Abenduaren 1ean izango da, 14:00etan, Zirizan, eta aurten Maddi Ane Txoperenak eta Maider Arregik izango dute bazkalostea girotzeko ardura.
Bertso bazkarirako txartelak salgai daude jada, Trintxer tabernan, 18 euroan helduen tiketak eta 8 euroan haurrenak.
Antolatzaileek ohartarazi dute tokia mugatua dela eta txartelak erosteko azken eguna asteartea dela (hilak 27).