Pasaian suziriek iragarri dute Euskaraldiaren hasiera
Ia 2000 lagunek eman dute izena lau barrutietan
Inork ahaztuta bazuen, gaur goizean gogorarazi diote. Hamaika suziri jaurti dituzte Euskaraldia hasten dela gogorarazteko, barruti bakoitzeko hamaika etxafuego, Euskaraldiak izango duen iraupena iragarriz, egun bakoitzeko bana.
Pasaian ia 2000 lagunek eman dute izena gaur hasi eta abendaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan gauzatuko den ariketa erraldoi kolektiboan; ia 900 belarriprest eta kasik 1300 ahobizi ariko dira datozen egunetan Pasaian hizkuntza ohiturak irauli nahian. Atzo goizekoak dira datuak, behin-behinekoak.
Datuak ez dira txarrak, baina orain norbere konpromisoei eustea tokatzen da. Igarriko al da?
