Gaur hasi eta ostirala bitartean Titirijai jaialdia hartuko du Donibaneko Juanba Berasategi aretoak.

Askotariko teknikak ikus daitezke jaialdian; argazkian, Giraffe antzezlana, greziarra, mahiko txotxongiloen teknika darabilena.
25 urte dira Pasaiako Udalak Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzaz Titirijai jaialdia antolatzen duela udalerrian, eta horri eskerrak, herriko ikasleek urtero-urtero nazioarteko txotxongilo lan onenetakoekin gozatzeko aukera izaten dute.
Pasaian gaur hasiko da Titirijai, eta ostirala bitartean luzatuko da, egunero bina ikuskizun eskaintzen, aurten lehenbizikoz, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean. Orain arte San Pedroko udal aretoan izaten zen jaialdia, baina Donibaneko kulturgune berriak edukiera handiagoa duenez lekualdatzea erabaki du udalak.
Orotara 700 ikaslek izango dute aste honetan txotxongilo lanen bat ikusteko aukera, LHko 3., 4., 5., eta 6., mailako ikasleak. Nazioartean ospe handia duten konpainiak daude programatutakoen artean, jatorri askotarikoak, besteak beste, Grezia, Argentina, Frantzia, Italia, edota Gaztela-Mantxakoak.
Egitaraua eta sinopsiak