San Pedron indarkeria matxistaren kontrako aldarriekin apaindu dituzte kaleak.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna zen atzo, eta Pasaiako Berdintasuan Mahaiak antolatuta askotariko ekitaldiak izan dira Pasaian asteburuan.
San Pedron, esaterako, barrutiko kaleak indarkeria matxistaren kontrako aldarriekin apaindu zituzten larunbatean, eta atzo, manifestazioa zaratatsu egin zuten
Asko eta indartsuak gara; aski da, emakumearen aurkako indarkeria sexistarik ez lelopean. Kale antzerkia eta film laburren emanaldia ere izan dira a25aren harira San Pedron.
Donibanen, Antxon eta Trintxerpen autodefentsa feminista ikastaroa saioak izan dira, eta datozen egunetan ere izango dira gaiari lotutakoak.
Trintxerpen, esaterako, zine foruma iragarri dute Azkueneko eta Topaketa taldeko emakumeek asteazkenerako. Alkateordetzan izango da , 19:00etan; Antxon, berriz, Bekoz Bezkoren egoitzan
Indarkeria matxistaren eragina emakumeen osasunarengan. hitzaldia, 18:30ean. Hizlaria: Maria Angeles Alvarez psikologoa izango da.
Abenduan ere izango dira beste bi ekitaldi: abenduaren 14ean eta 19an hurrenez hurren. Abenduaren 14an, San Pedron,
Euskal Poetak: andre eta jabe emanaldia izango da, liburutegian, 21:00etan eta abenduaren 14an, berriz, emakumea eta kirolari buruzko hitzaldia, Antxon Bekoz Bekoren egoitzan, 18:30ean.