3. Mailako talde indartsuenetakoa da, baina, hala ere, ederki eutsi zion Pasaiak. Husna bukatu zen lehengo larunbatean Pasaia eta Real Sociedad taldearen arteko partida Don Boscon, Jesus Mari Zamora zelaian.
Oso partida irekia izan zen, eta bi taldeek sortu zituzten gol aukerak, bat bera ere asmatu gabe. Pasaiak defentsan ez zuen apenas estutasunik pasatu eta erasoan sendo aritu zen arren, ez zuen ate azpian asmatzerik lortu.
Taldearen zuzendaritzak, honenbestez, ontzat eman du lortutako berdinketa, emaitza bidezkoa izan dela iritzita.
Hurrengo partida Vitoria-Gasteiz taldearen kontra dute zuri-gorriek, eta han bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira Pasaiakoak.
Aste honetarako baloia Mimos tabernak eman du eta zelaiko zozketan saritutako zenbakia 357 izan da.
Kirol emaitzak
Futbola
3. Maila
Pasaia 0 – 0 Real Sociedad.
1. Erregional Preferentea
Tolosa 3 – 0 Trintxerpe.
1. Erregionala, Lehengo fasea, lehen multzoa
Trintxerpe 0 – 2 Oiartzun.
Pasaia 3 – 0 Orereta Kafea.
Amara Berri 1 – 3 Sanpedrotarra.
Emakumeen Gorengo Maila, 1. Multzoa
Trintxerpe (atsedena).
Areto futbola
Nazional Liga, 3. Maila
San Jorge Santurtzi 2 – 4 Afantxo.
Gipuzkoako Liga, 2. Maila
Donibane Stokke 1- 2 Laskurain.
Gipuzkoako Liga, 3. Maila
Arantzazuko Ama ikasleak 2 – 3 IDK Pari Berri.
Seniorrak
Trintxerpe (partidarik ez).
Eskubaloia
Lurraldeko Lehen Maila
Donibane Eskubaloia 26 – 23 Haritza Eibar.
Gazteak
Corazonistak 18 – 31 Donibane Eskubaloia.
Hockey
Pasaiako Trintxer Hockey (partidarik ez).