14:00etan abiatuko da lan taldea fanderiako konposta gunetik erabiltzaileen zalantzak argitzeko.
Auzo Konposta gunea Gaztañon.
Auzo konposta guneetara jarraipen bisitak egingo ditu gaur udalak. Fanderiatik abiatuko dira ikuskaritza lanak egin dituzten lan talde kideak, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolako konpostaje puntura joango dira. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita.
Oraindik auzo konposta programan parte hartzen ez duten herritarrek bat egiteko interesa badute, ikuskaritza teknikariekin harremanetan jarri behar dute 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta edota whatsappa bidalita.
Posta elektronikora mezua bidal dezakete, halaber.
Udalak duela lau urte abian jarritako konpostaje programaren barruan egiten dira ikuskaritzak. Programa horretan parte hartzen duten herritarrei, auzo konposta egiten zein etxeko konposta egiten %30eko hobaria ezartzen die udalak zaborraren tasan.