Josetxo Urbieta (goian seigarrena ezkerretik zenbatzen hasita), 2012ko sanferminetako txupinazoan, jai batzordeko beste hainbat kiderekin batera.
Jose Ramon Urbieta Artano, antxotar denek Josetxo izenez ezaguna, lehengo igandean zendu da, eta haren heriotzak saminez hartu dute askok barrutian.
Pertsona oso ezaguna eta maitatua, Antxoko saltsa askotako perrexila izan da urteetan Josetxo. Denen gogoan herriko
Interbares ospetsuan arbitratutako hamaika partida gogaikarriak.
Beti parte hartu eta laguntzeko prest, jai batzordearen kide oso aktibo izan da urte askoan, eta hala aitortu diote bere kideek zendu berritan. “Antxoko jai batzordetik gure maitasuna eta esker ona adierazi nahi dizkiogu duela gutxi utzi gaituen Josetxori”, adierazi dute hedabideetara igorritako oharrean. “Hark egindako lan eskuzabala” nabarmendu dute eta “eredugarritzat” jo dute “Antxoko jai batzordearekin zuen konpromisoa”. “Harro gaude barrutiko bizitza sozialarekin eta jaiekin zuen konpromisoaz”, gaineratu dute.
Urte luzetan jai batzordean egin duen lana goraipatuta, bere familiari maitasuna adieraz nahi izan diote publikoki.