Erronkaren helburua gaixotasun arraroen gaineko arreta erakartzea da, eta ikerketarako diru laguntza lortzea.
Noemi Arberas Sergio Gomezekin gaur egin duten agerraldian. Argazkia: Lezoko Udala
Duchenne gaixotasuna ezagutarazteko iniziatiba berria abestu du udalak, beste behin. Urteak daramatza Asociacion Ayuda Enfermedades Raras Solidaridad y Esperanza elkartea, modu ezberdinetan laguntzen eta babesten. Elkartearen burua den Sergio Gomezek Duchenne gaixotasuna duten bi mutilen aita da eta Argentinako Mendoza eta San Juan hiriak lotu nahi ditu bizikletaz Argentinako boxeolari Julio Pablo Chaconekin batera.
Erronkaren helburua gaixotasun arraroen gaineko arreta erakartzea da, eta ikerketarako diru laguntza lortzea. Erronka berri honetan babesa erakutsi dio Lezoko Udalak Gomezi. 2016an, Asociacion Ayuda Enfermedades Raras Solidaridad y Esperanza elkartearekin elkarlanean ekitaldi solidarioa antolatu zuen Lezoko Udalak. Duchenne gaixotasunaren gaineko hainbat hitzaldi ere antolatu ditu, eta 2016an
plastikozko tapoiak biltzeko edukiontziak jarri zituzten Lezoko Bekoerrota kiroldegiaren kanpoaldean. Helburua, gaixotasun arraroak dituztenak laguntzea eta gaitz horien gainean ikertzea.
Bizikleta ibilaldia ez da lehengoa izango Gomezentzat. Duchenne gaixotasuna ezagutarazteko 2.000 kilometro egin zituen otsailean
Azpeititik Vatikanora.
Duchenne gaixotasuna haurrengan gehien diagnostikatzen den gihar distrofia da eta soilik gizonei eragiten die.