Nikaraguak egun duen egoera politikoa izango dute aztergai Victor Pozas EHUko irakasleak eta Maribel Lamasek.
Nikaraguak bizi duen egoeraz mintzatuko dira. Argazkia. Mugarik Gabe
Alternatibak antolatuta Nikaraguaz hitz egingo dute gaur Mikelazulo Kultur Elkartean. Zehazki herriak egun duen egoera politikoa izango dute aztergai Victor Pozas EHUko irakasleak eta Maribel Lamasek. Pozas Nikaraguan izan zen 1980 eta 1987 artean eta Alfabetizazio Kanpainaren Nikaraguako Gobernuaren Prentsa Bulegoan egin zuen lan. Lamas berriz, koperantea izan zen Nikaraguan, eta 1980-1986 urteen artean alfabetizazio kanpainan hartu zuen parte.
Hitzaldia gaur izango da 19:00etan hasita.