Asteartean izango da hitzaldia Duintasuna elkarteak antolatuta Niessen Kulturgunean 17:30ean.
Jubilatu eta pentsionistak hilero-hilero mobilizatzen dira Duintasunak deituta.
1080 euro. Hemen eta orain hitzaldia antolatu du Duintasuna Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Txomin Lorca, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kidea izango da hizlaria, eta pentsio duinez eta gutxieneko 1.080 euroko erretiro sariaz arituko da asteartean (hilak 4) 17:30ean hasita Niessen Kulturgunean.