Idazle Independenteen Nazioarteko Elkarteak liburu bat plazaratu du, salmentaren etekinak Bekoz Bekori emateko Sheroes Hangout elkartea lagundu dezan.
Que entre la luz. Hala du izenburua Idazle Independenteen Nazioarteko Elkarteak sortu, editatu eta inprimatu duen liburuak. Emakumeen eta haurren kontrako indarkeriari buruzko kontakizunak bildu dituzte argitalpenean, eta 15 euron salgai jarri, liburuaren salmentarekin lortzen duten dirua Indiara bidaltzeko, Sheroes Hangoust elkartea laguntzeko.
Iazko azaroan izan ziren Pasaian hiru sheroes-ak, Bekoz Beko elkarteak gonbidatuta.
Bekoz Beko elkarteko kide Izaskun Barbierrek azaldu duenez, duela urtebete jaio zen proiektua,
Sheroes Hangoust elkarteko emakumeak hemen zirela. Bekoz Beko elkarteak gonbidatuta etorri ziren Euskal Herrira Indian azidoarekin erretako emakumeak, beren testigantzen berri emateko.
Nazioarteko Idazle Independenteen Elkarteko kide batek haien berri izan zuenean sortu zen liburua kaleratzearen ideia.
Barbierrek zehaztu duenez,
Bezko Beko elkartera ez ezik,
Ana Bella Fundaziora bideratuko dituzte etekinak, ondoren, osorik, Indiara bideratzeko.
Liburua, gaztelaniaz idatzia, Bekoz Bekoren egoitzan eskura daiteke.