Larunbatean badian lehiatu zen proban Pasaia Kayak taldea bigarren izan da taldekako sailkapenean
Maddi Taragona estropadaren buruan.
Larunbatean jokatu zen Trintxerpen Gipuzkoako piraguismoko Eskola Jokoen azken jardunaldia, Gipuzkoako Piraguismo Federazioaren babespean eta Pasaia Kayak taldeak antolatuta, eta Maddi Tarragona errenteriarrak irabazi zuen froga Haurren Mailan. Faborito nagusia zen Tarragona eta ez zuen hutsik egin. Hasiera-hasieratik jarri zen buruan eta nagusitasun osoz gainditu zituen arerio guztiak. 35 segundoko aldeaz irabazi zion Santiagotarrak taldeko bigarren palistari, 3.000 metroko ibilbidea osatuz, sei luze eta bost ziabogatan.
Kimuen Mailan, 1.500 metroko distantzian, aipagarria Pasaia Kayak taldeko Unai Conejero errenteriarrak Kimua A sailkapenean (2. urteko kimuak) lortutako bigarren postua. Proba bikaina osatu zuen, emozioz betetako bukaerarekin. Aipagarria baita ere Kimuak B sailkapenean (1. urteko kimuak) Gaizka Lopezek lortutako bigarren postua.
Neska Kimuen artean, berriz, Haizea Montero eta Enara Nuñez nabarmendu ziren gehien Kimuak A sailkapenean, eta Ane Diez, aldiz, Kimuak B sailkapenean.
Taldekako sailkapenean Pasaia Kayak bigarren izan zen, Santiagotarrak taldearen atzetik.