Erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu du gaur Oreretako Mugimendu Feministak.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak.
Eraso sexista izan zen pasa den igandean Errenteria-Oreretan. Bat gehiago. Kolpe Morea taldeak gogor salatu du eta emakumeentzat ez dagoela ez bakerik, ez demokraziarik, ez justiziarik eta kalera deitu du, “feminismoa dugu bidea, ezin gara etxean gelditu”. Horren harira, Oreretako Mugimendu Feministak
Erasorik ez, erantzunik gabe goiburuarekin gaur 19:30ean Niessen sarreran antolatu duen elkarretaratzera deitu du.