2019ko aurrekontu proposamena eztabaidagai astearteko plenoan
Euskararen V. Erabilera Plana eta Sareren mozioa ageri dira baita ere abenduko udalbatzarraren gai zerrendan.
Pasaiako Udal Gobernu Taldeak astearteko plenora eramango du 2019 urterako aurrekontu proposamena. Oposizioko taldeek ez dute oraindik argitu zein izango den haien jarrera, ez eta zuzenketarik aurkeztuko duten ere. Gobernuak, bere aldetik, ez ditu oraingoz proposamenaren xehetasunak azaldu, baina gehiengoa izanik ez du oposizioaren beharrik proposamena aurrera ateratzeko.
