Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lan istripua salatzera deitu du ezker abertzaleak

Elkarretaratzea egingo dute gaur 18:00etan atzo Masti Loidin izandako lan istripuan hil zen langilearen heriotza salatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/12/06
prekarietatea

LABek iraila amaieran prekarietatearen aurka egindako giza katea.

63 urteko langile bat hil zen atzo goizean lanean ari zen bitartean Masti Loidi industriaguneko K2glass enpresan. Furgonetatik erorita hil zen, eta ikerketa abiatu dute zergatik erori zen argitzeko. Oreretako ezker abertzaleak elkarretaratzera deitu du gaur bertan beharginaren heriotza salatzeko. 18:00etan izango da elkarretaratze hori Niessen merkatalgunearen sarreran Prekarietateari Stop goiburuarekin, eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera. Doluminak eta elkartasuna adierazi dizkio ezker abertzaleak hildako langilearen senide eta gertukoei, lehenik, eta hildako langilearen heriotzaren arrazoiak eta bere lan baldintzak ikertzea eskatu du. Atzo Errenteria-Oreretan hil zen langilearekin, 66 dira aurten Euskal Herrian lan istripuz hil diren beharginak. Horiek murriztu beharrean, urtetik urtera lan istripuen kopurua handitzen ari dela salatu dute elkarretaratzearen deitzaileek, “langileriari ez zaigu lan osasunerako eskubidea bermatzen, ez zaigu etxera bizirik itzultzeko eskubidea bermatzen”. Lan istripuak “laneko biolentzia” direla esanda, horiek arazo sozial larria direla erantsi du ezker abertzaleak, “arazo estrukturala, inposatzen diguten politika neoliberalen ondorio zuzena. Prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa, eta prebentzio neurri egokiak ez hartzea dira lan istripuen oinarrian dauden egiturazko arrazoiak”. Mobilizazio eta borrokarekin erantzungo diotela patronalak langileon aurka erabiltzen duen biolentziari erantsi du, “langileen eskubideen alde eta prekarietatearen aurka egingo dugu”, eta osasunaren babeserako sistema alternatiboa exijitu du, “pertsonen bizitza eta osasuna erdigunean jarriko dituena”.

+Langile bat hil da Masti Loidi industriagunean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.