Reina aretoan izango da koalizio subiranistaren batzarra, 19:00etan hasita.
2015eko udal hauteskundetako EH Bilduren ekitaldi nagusia.
EH Bilduk 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira azaroan abiatutako batzar dinamikari amaiera jarriko dio datorren asteazkenean (hilak 12). Bi herri batzar egin ditu aurretik, eta asteazkenekoa, hirugarrena eta azkena izango da. Egun horretan proiektu zehatzak aurkeztuko ditu koalizio subiranistak, eta programari azken ekarpenak egiteko unea ere izango da. Batzar horretan, gainera, zerrendak osatzeko proposamenak jasoko ditu.
Reina aretoan izango da herri batzarra 19:00etan hasita eta parte hartzera deitu du “elkarlanean herri programa osatzeko”.