EPLEko pilotariek ez dute lortu Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Pilota Txapelketaren lehen kanporaketa gainditzea.
Julen Chiapuso eta Donibane Zangitu partida hasi baino lehen Markinan. Argazkia: PILOTABIZI ELKARTEA
EPLEko pilotariek ez dute lortu lehen kanporaketa gainditzea eta beraz, ez dira Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Pilota Txapelketaren hurrengo errondan arituko. Igandean jokatu zuten kanporaketa Markinan, eta hurrengo errondan aritzeko hiru modalitatean jokatutako hiru partidetatik bi irabazi behar zituzten. Ez zen hala izan, bakarra irabazita ez dute lortu pasatzea hurrengo errondara. Lau t´erdian Antton Aranburuk ez zuen lortu Josu Agirremalloa garaitzea, 18-7 utzi zuen markagailua markinarrak.
Frontoi osoan jokatutako banakakoan lan handia Iker URmenetak egin zuena, 18-1 irabazi zuen Xabier Arrizabalaga. Bikoteka jokatutako partidan ordea, ez zuten garaipenik lortu EPLEkoek. Julen Chiapuso eta Donibane Zangituk ez zuten lortu Markinako Bereikua-Ibarloza bikotea mendean hartzea.
2-1, Markinaren alde, eta beraz bera pasako da hurrengo errondara.
Pala motzean, finalerdira
Pala Motzeko EPLEko bi bikoteek garaipena lortuta finalaurrekoetan sartzea lortu dute. Eskisabel eta Rubenek 40-31 irabazi zuten Oianguko pilotarien kontra, eta Yorel eta Abelek 40-28 Txosteko pilotarien kontra. Finalera heldu beharko du bikoteetako batek, Lehen Mailara igarotzeko.
Formazio kategoriatan, berriz, EPLEko Alebin Mailako Aitor Etxeberria pilotaria Baztango Txapelketako Alebin B Mailako eskuz binakako txapeldun orde da Xanet Apezetxea goizuetarrarekin batera. Ordiziako Izagirre eta Alberdiko osatutako bikotearen kontra galdu zuten 18-6 finala.