Ostiralean (hilak 14) inauguratu dute urtero askotariko diziplinetako artistak biltzen dituen erakusketa kolektiboa.
Zuzeneko musika emanaldia izango da inaugurazioan.
Aurtengo erakusketa, hogeita hirugarrena, Fernando Arezanaren kartel baten bidez iragarriko da, eta datorren urtekoa, berriz, aurten aukeratuko dute bisitariek, erakusketan bilduko dituzten proposamena artean. Hala iragarri dute antolatzaileek.
12 cm erakusketa Pasaian urtarrilak 20ra bitartean bisitatu ahal izango da, eta ondoren, Hendaiara eta Arguedasera lekualdatuko dute. Udan, berriz, Portugalgo Moncao eta Viana do Castelon herrietan erakustisko dute.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten erakutsiko diren lanen artetik bi jatorrizkoak nabarmentzen dira: Turkiakoak eta Portugalgoak.
Inaugurazioa: 2018ko abenduaren 14an, 19:30ean. Zuzeneko musika izango dugu.
Non: Pasai San Pedroko Udal Aretoan. Morales Oliver plaza 3, Pasaia
Noiz arte: 2019ko urtarrilaren 20ra arte.
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.