Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasuna, zumbaren erritmoan

Hilaren 22an egingo dute zunba maratoia Galtzarabordako kiroldegiaren pistan. Jasotako diru guztia, Mindara elkartearentzat izango da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/12/13
Maratoi solidarioaren aurkezpnean izan dira Jon Txasko, Erika Martinez, Estibaliz Sagarmendi, eta Gorka Bengoetxea.

Maratoi solidarioaren aurkezpenean izan dira Jon Txasko, Erika Martinez, Estibaliz Sagarmendi, eta Gorka Bengoetxea.

Zumba maratoi solidarioa antolatu dute Kiroletako azpisailak eta Be-One, Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegiak kudeatzen dituen enpresak. Laugarrenez antolatu dute elkartasuna helburu duen iniziatiba, eta aurten, jasotako diru guztia, Mindara elkarteari emango diote. Maratoi solidarioaren xehetasunak gaur goizean egin duten agerraldian azaldu dituzte Gorka Bengoetxea Be-One enpresako zuzendariak, Jon Txasko Kirol zinegotziak, eta Estibaliz Sagarmendi eta Erika Martinez Mindara elkarteko ordezkariek. Hilaren 22an egingo dute zumba maratoia Galtzaraborda kiroldegiko pistan, eta bi saio egingo dituzte. lehenengoa, 10:00etan hasiko da eta haurrei begirakoa izango da, “45 minutuko saioa izango da”, zehaztu du Bengoetxeak; bigarren saioa, berriz, helduei begirakoa izango da, 90 minutuko iraupena izango du eta 10:45ean hasiko da. Parte hartu nahi dutenek, Galtzaraborda zein Fanderiako kiroldegietan eginbehar dute eta argibideak telefonoz jasotzeko aukera ere izango dute, 943 44 96 90 (Galtzaraborda) eta 943 33 44 23 (Fanderia) telefono zenbakietara deituta. Hilaren 16ra arte izena ematen dutenek merkeagoa izango dutela azaldu du Bengoetxeak, “8 euro helduek, eta 3 euro haurrek. Hilaren 17tik aurrera izena ematen dutenek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dute helduen kasuan, eta 5 euro haurrek”. Jardueran parte hartzen duten helduek parte hartzailearen motxila jasoko dutela zehaztu, gainera, “Super Amarak eta Nutrisportek emandako produktuak izango dituzte bertan”. “Klasiko” bat bihurtu dela maratoi solidarioa esan du Bengoetxeak eta gogora ekarri du, lehen urtean Gurutze Gorriak jaso zuela bildutako dirua; bigarrenean, Arnasa elkarteak; hirugarrenean, Juneren Hegoak elkarteak, “orain Mindara elkarteak jasoko du bildutakoa. Arrakastatsua da oso kirola eta gizarte eragileak uztartzen dituen iniziatiba, jendea animatzen da parte hartzera, eta aurten ere hala izatea espero dugu, ahalik eta jende gehienak hartzea parte Mindara elkartea laguntzeko”. Arrakastatsua ere badela nabarmendu du, iaz 100 lagunetik gora hartu zuten parte. Martinezek eskerrak eman dizkio Errenteriako Udalari eta Be One enpresari Mindararekin kontatzeagatik, “elkarte txikia gara eta entitate publiko eta pribatuen inpultsoa behar dugu gure lana egin ahal izateko”. Dibertsitate funtzionala duten pertsonekin egiten du lan Mindara elkarteak, pertsona horien autonomia bultzatzea du helburu nagusia eta horretarako gizarte zein kirol alorreko jarduera osasungarriak egiteko programak bultzatzen ditu. Eta lan hori egiteagatik, zehazki, eskerrak eman dizkio Txaskok Mindara elkarteari: “Herritar guztiak deitu nahi ditugu parte hartzera 22ko maratoi solidarioan, eta ekarpena egitera Mindarari”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.