Astelehenetik aurrera, HITZAren erredakzioa Errenteria-Oreretako Irun kaleko 8. zenbakian egongo da, Iztieta auzoan. Biharkoa, lekualdaketa eguna da HITZAn.
Santa Klara kaletik, Irun kalera doa HITZA. Iztieta auzoan dago.
Hamabost urtez Errenteria-Oreretako Santa Klara kaleko 22. zenbakian izan du egoitza OARSO BIDASOKO HITZAk. Astelehenetik aurrera (abenduak 17), egoitza berria izango du. Errenteria-Oreretan egongo da ere, baina Irun kaleko 8. zenbakira (Iztieta auzoan dago) aldatuko du erredakzioa.
Astelehenetik aurrera izango dira bertan lanean HITZAko kideak. Baina lanean hasteko, lekualdaketa egin behar dute langileek. Hori bihar (hilak 14, ostirala) egingo dute.
Biharko lekualdaketagatik, egunean zehar HITZAren webguneetako eta sare sozialetako edukia ez da berrituko. Aldi berean, egongo diren prentsaurreko, agerraldi eta bestelako ekitaldietara ezin izango dute joan kazetariek. Izan ere, HITZAko langileek egin behar lekualdaketa, ostiral osoz.
Beraz, sor daitezkeen eragozpenengatik aldez aurretik barkamena eskatzen die Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak irakurleei eta ostiralerako prentsaurrekoak, agerraldiak eta ekitaldiak antolatu dituzten talde, norbanako eta eragileei, HITZA ez baita horietan izango.
Aro berria hasiko du OARSO BIDASOKO HITZA-k Errenteria-Oreretako Irun kaleko 8. zenbakiko egoitza berrian.