Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Papresari "txeke zuria" eman diotela salatu du Eguzkik

Ingurumen Baimen Integratua eman diotela, eta Papresak eskatutako jardueraren zabalkuntza ere onartu diotela salatu du talde ekologistak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/12/13

Papresaren kokapena “anakronikoa” izateaz gain, bizilagunen bizi kalitatean eragiten duela salatu du Eguzkik.

Papresari “txeke zuria” eman diotela uste du Eguzki Talde ekologista eta Antinuklearrak. Izan ere, Papresari Ingurumen Baimen Integratua eman diote egunkari papera fabrikatzeko jarduerarako eta kogenerazio instalaziorako, eta horrekin batera, enpresak berak eskatutako jardueraren zabalkuntza eman diote hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko. “Tramitazio horren berririk ez digute eman gure ordezkariek gure premiak adierazi ahal izateko. Horren aurrean azalpen egokiak exijitzen ditugu, baina badakigu apirilaren 26an txosten bat egiteko jakinarazpena jaso zutela, eta kasualitatez, ez dagoela txostenik”. harago jo du Eguzkik, eta gaia azaroaren 28ko Ingurumen Aholkularitza Kontseiluan landu zenean “ezjakintasun sentsazioa” antzeman zutela esan du: “Nora begia ari dira gure ordezkariak, potentzialki kutsatzaileena den eta erdigunean jarraitzen duen tamaina horretako bakarraren baimenaren tramitazioaren inguruan ez ikusiarena egiteko?”. Haserre azaldu da Eguzki. XXI. mende betean “gogaikarria eta kutsatzailea” den enpresa herri gunean izatea “anakronikotzat” jo du: “Halako kokapena duen enpresa bakarrenetako bat izango da, herri guneetan zeuden enpresak, industria guneetara lekualdatu zituztelako 1980 eta 1990. hamarkadetan. Papresak, ordea, kokapen hori mantentzea lortu du, eta ez du gainera, aldatzerik planteatu ere egin”. Ingurumenean duen eragin zuzenaz gain, bizilagunen bizi kalitatea murrizten duela salatu du, “karbono monoxidoa, nitrogeno oxidoak, sufre oxidoak, eta kutsatzaileak diren beste hainbat partikula atmosferara isurtzeaz gain, ingurune hidrikora hamabost kutsatzaile isurtzen ditu: artsenikoa, merkurioa, beruna eta zianuroa, besteak beste”. Hori gutxi balitz, lohiak eta usain txarrak, garraio astunak eragindako zaratak, eta paisaian duen eragina aipatu ditu talde ekologistak, “halako eraikin puska alde zaharretik 50 metrora dago”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.