Gipuzkoako XXXI Akordeoi Jaialdian parte hartu dute akordeoi ikasleek.
Pasaiako musika eskolako ikasle Ihintza Gurrutxaga, Izaro Gurrutxaga, Izaro Olaziregi eta June Escanlar diplomak eta zilar eta urrezko dominak eskuan itzuli dira lehengo asteburuan Arrasatetik.
Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak han antolatu du Gipuzkoako XXXI. Akordeoi Jaialdian, eta bertan izan dira jotzen, maisuki.