Jasotako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da. Hainbat taldek hartuko dute parte emanaldian.
Alaia elkarteak jaialdia egingo du larunbatean
Elkartasun jaia egingo du Alaia elkarteak hilaren 22an. Urtero antolatzen du elkarte horrek Gabonetako Festibala, eta bildutako dirua, aurten, Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat izango da. Alaiarekin batera, hainbat talde izango dira oholtza gainean jaialdiaren barruan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 501st North Wall Squadeko inperioko tropek ere ez dute kale gehiengo.
Gabonetako Festibala larunbatean izango da, 18:30ean izango da eta sarrerak 4 euro balio ditu.