Lau urte beteta, Intxixu Trail taldeak ateak zabalik ditu mendiaz eta kirolaz gozatu nahi dutenentzat
Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeko kideak, entrenamendu batean.
Lau urte bete ditu Oiartzungo Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldea mendi lasterketa taldeak. Bide bat egina dute dagoeneko, baina hazten jarraitu nahi dute kirolzale oiartzuarrek. Mendi lasterketen munduan barneratu nahi izanez gero, edo mendian korrika ibiltzeko zaletasuna izanez gero, nahi duten guztiek taldekide izateko aukera adierazi dute taldeko ordezkariek.
Intxixu Traileko partaide izateko, nahiaz gain, baldintza bakarra dago: mendian federatua egotea; horretarako aukera
Giriziaren webgunearen bidez egiteko aukera dago. Noski, behin taldekide izanda, urtean zehar antolatzen diren ekitaldietan lagundu beharko dute taldean izena ematen dutenek. Hala,
taldearen posta elektronikora idatzita, edo
euren webgunearen bitartez, taldearen gaineko informazio gehiago lor daiteke.
Facebook ataria ere badute.
Kirola, euskaraz
Euskal Herriko hainbat lasterketetan parte hartzeaz gain, bi proba antolatzen ditu Intxixu Trailek: ekainean Aiako Harrian egiten den Intxixu Trail, eta urrian, Oiartzungo Garagardo Festarekin batera egiten den den Urkabeko igoera.
Aurten, gainera, Oarsoarrak Euskararen Saria jaso du taldeak, bai proba horietan nahiz egiten dituzten jarduera publiko guztietan euskara era naturalean erabiltzen dutelako, euskara delako haien komunikatzeko hizkuntza bakarra.