EAEn kudeaketa aurreratuena duten erakundeak aitortzea eta kudeaketa praktikarik onenak identifikatzea du helburu sariketak.
Kudeaketa aurreratuaren Diploma jaso du Orereta Ikastolak.
Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari diploma jaso du Orereta Ikastolak. EAEn kudeaketa aurreratuena duten erakundeak aitortzea eta kudeaketa praktikarik onenak identifikatzea du helburu sariketa horrek. Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari esker, lehiakorrak izateko beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta aplikatzeko aholkularitza jasotzen duela esan dute ikastolaren arduradunek: “Erakundea xede taldeengana orientatzea, berrikuntza enpresako esparru guztietan aplikatzea, jendartearekiko konpromisoa bultzatzea, epe luzerako ikuspegia sortzea, eta interes talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea da helburua”.