Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herriko Plazan, Gogorzaren eta Arrietaren askatasunaren alde

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko Herriko Plazan bildu dira ehunka herritar.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2019/01/02

Igandean, Herriko Plaza, jendez betea.

11 minutuz, espazio publikoa okupatu zuten, Herriko Plaza zehazki, abenduaren 30ean (igandean). Helburu zehatza: larri gaixo dauden Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta herritarren askatasuna eskatzea. Ez zen pankartarik izan, isila izan zen. Sarek deitutako iniziatibara ehunka herritar bildu ziren. 11 minutu, hamaika arrazoi izenburua izan zuen jarduerak. Giza eskubideen urraketekin ados ez daudenen herri mobilizazio plurala izan zen igandekoa. Sentsibilitate, kolore askotako herritarrak bildu ziren, gizarte zibila izan zen protagonista larri gaixorik eta preso dauden bi herritarren kaleratzea eskatzeko bilkuran. Horren harira, ekinaldiaren aurretik, Errenteriako Udalak erakunde adierazpena publiko egin zuen. Hona, hitzez hitz, adierazpen horretan jasotako ideiak:  

ERRENTERIAKO UDALAK AITZOL GOGORZA ETA MIKEL ARRIETA HERRIKIDEEN EGOERAREN INGURUAN ADIERAZTEN DU:

LEHENENGOA: Udalbatzarrak eskumena duten agintariei eskatzen die aintzat har ditzatela indarrean dagoen estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak, halako moldez non gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatu eta espetxetik atera ahal izango dituzten arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalarengatik.

BIGARRENA: Udal batzarrak Gobernu zentralari eta, bereziki, Espetxe Erakundeei eskatzen die zaindu dezatela errespetatzen dela espetxeratu guztiek bizitzeko, osotasunerako eta osasunerako duten eskubidea, uste baitu botere publikoek sentsibilitate berezia erakutsi behar dutela espetxe-politika zuzendu behar duten printzipioak, eta, zehazki, Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikulua aplikatzen.

HIRUGARRENA: Hori dela eta, Udal batzarrak eskatzen du indargabetu dezatela Espetxe Erakundeen idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa eta zuzendu dezatela Barne Ministroak adierazitako irizpidea, zeinaren arabera gaixo dagoen preso bati bi hilabeteko epean hiltzeko berehalako arriskua duenean bakarrik emango zaion baldintzapeko askatasuna, irizpide horrek urratzen bailituzke bai legalitatea eta humanitate-oinarrizko printzipioak bai halako erabakia ustez hartu beharko lukeen pertsonal medikoaren printzipio deontologikoak.

LAUGARRENA: Udal batzarrak Gobernu zentralari beste behin ere eskatzen dio euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe politikaren orientazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.