Martxoak 8ko greba feminista prestatzen hasteko batzarra, gaur, Antxon
Harremantxo talde feministak luzatu du deialdia.
Harremantxo talde feminista martxoak 8rako deituta dagoen 24 orduko greba feminista prestatzeko lanean hasi da, eta lehen deialdi publiko bat luzatu du gaurko. 18:00etatik aurrera, kultur etxean, herri batzarra izango da.
Greba nola antolatu eta zer aldarrikatu, horixe eztabaidatu eta adostu nahi dutena, eta horretarako herri batzar irekia: “Mugimendu plurala gara eta aniztasun hori islatu nahi dugu antolakuntzan eta M8an. Beraz, zure zain egongo gara. Ekarpen guztiak izango dira ongietorriak”.
