Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Programa ia osorik" betetzea lortu duela nabarmendu du Pasaiako EAJk

Agintaldiaren balantzea egin dute jeltzaleek.

olatz mitxelena
Pasaia
2019/01/02

Pasaiako EAJk agintaldiaren balantze positiboa egin du.

Duela lau urte herritarrei aurkeztutako programa ia osorik betetzea lortu dutela nabarmendu dute Pasaiako jeltzaleek agintaldiaren balantzea egiterakoan. Biziberritzearen esparruan lortutakoak goraipatu dituzte bereziki. “Hirigintza sailetik nire egitekorik nagusiena Plan Berezia sustatzea izan da eta bereziki Pasaiaren eta pasaitarren beharrak eta nahiak gainerako erakundeei helaraztea, Plan Bereziaren barruan garatzen joan garen proiektuetan lehentasun horiek jaso zitzaten”, adierazi du jeltzaleen alkategai Nahikari Oterminek. Ildo beretik, erakundeen arteko elkarlana lortze bidean egin dituzten aurrera urratsak goraipatu dituzte: “Atzean utzi ditugu konfrontazio eta paralisi garaiak eta horrek proiektu berriak martxan jartzeko aukera eman digu, hala nola, Ondartxoko pasealekuaren berritzea edota Herrera eta Trintxerpe lotzeko oinezko eta  pasabide berria”. Horiez gain, Adinberri proiektua Pasaiara ekartzea lortu dutela baietsi dute Pasaiako jeltzaleek,eta Hospitalilloan eta lonja inguruan egingo dituzten berritze lanak gogora ekarri. Jeltzaleen arabera, beren lanari esker, Pasaia “euskaldunagoa” da gaur egun, eta “herri parte-hartzaileagoa”. Kudeaketan zorrotzak izan direla defendatu dute eta beren eraginkortasunari esker legealdia amaitzerako udalaren egoera ekonomikoa askoz ere hobea eta osasungarriagoa izango dela defendatu dute, 2.500.000 euro inguruko soberakina izango dela nabarmenduz. EAJren jomuga nagusia herritarren ongizatea hobetzea dela nabarmendu dute, bidenabar, Pasaiako jeltzaleek, eta horregatik, gizarte ongizateko zerbitzuak hobetu dituztela nabarmendu dute, “berdintasunaren aldeko politikak sustatuz, eta gazteriari eta integrazioari lotutako ekimenak garatuz”. Pozik, beraz, jeltzaleak agintaldian egindako lanarekin, nahiz eta aurrera begira Pasaiak “behin betiko bultzada” behar duela defendatu. Jeltzaleen alkategai Nahikari Oterminen ustez,  “ezker abertzalea udalaren gidaritzan zegoeneko blokeo eta konfrontazio garaiak gainditu” dituzte arren, “sozialistak alkatetzan izanik Pasaiak ez duelako merezi eta behar duen bultzadarik izan”. Zentzu horretan, “aldaketa garaia” dela defendatu dute, “proiektu eta ideia berriak garatu eta sustatzeko momentua”. 2019. urtea, “Pasaiak ezinbestean behar duen aldaketarako giltzarria” izango dela esanez bukatu dute balantzea.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.